500 urtez zapaldua
Lapurtu ta ustiatua
Noiz emango die herriak
Merezi duten mendekua
Badute ordua
Lehen koroa zeramatenak
Ta traidore izan zirenak
Parlamentu ta udaletxeetan
Gaur egun aritzen direnak
Gezurtiak denak
Nafarroa maitea, noiz galdu zenuen sena
Berreskura dezagun zure kultura eta zure izena
Izan izan zinena
Europako hizkuntza zaharrena
Gure arbasoena zena
Orain haien ondorengoek
Erabat utzia dutena
Ezjakin kirtenak!
Baina jakingo da egia
Ta argituko da historia
Nafarroak aurkituko du
Kendu zitzaion jatorria
Baskoien aberria
Nafarroa maitea, noiz galdu zenuen sena
Berreskura dezagun zure kultura eta zure izena
Izan izan zinena